"Civilización capitalista" liburuaren aurkezpena

Bilbo, liburu aurkezpena: urriaren 17an asteartea 11etan UPV/EHU (Leioa) eta 19:30ean Xake espazioan (Bilbo Zaharra)

Datorren asteartean, urriak 17, Abdullah Oçalan buruzagi kurduak idatzitako “Civilización capitalista” liburuaren aurkezpena izango dugu Sivan Zerdestiren eskutik. Liburua, goizeko 11etan UPV/EHU-n, eta arratsaldeko 19:30ean Bilbo Zaharreko Xake ezpazioan aurkeztuko da. Sivan Zerdesti, Bruselan egoitza duen Kurdistango Kongresu Nazionalaren kidea da. Era berean, Zibilizazio Demokratikoaren aldeko Manifestuaren itzultzailea da, Abdullah Oçalan buruzagi kurduak kartzelan idatzitako bost liburuko bilduma.

Nazioartean egiten ari den biran, Sivanek Euskal Herria bisitatuko du datorren astean, eta oraingoan liburu bildumaren bigarren alea aurkeztuko digu, Zibilizazio Kapitalista aztertzen duena. Liburuaren egileak berak kartzelatik idatzitako babeskitzat jotzen du liburua, gogoratu behar dugu Abdullah Oçalan buruzagi kurdua 18 urte daramatzala kartzelan isolaturik.

Iturria / Fuente:: http://www.komiteinternazionalistak.org/index.php/es/noticias/naciones-sin-estado/2545-2017-10-11-20-07-17

Publicado en Publicaciones importadas