Bazkalosteko Kafe Feminista

 Ba al daukazu norekin hitz egin gai jakinei buruz?

Nahi al duzu ikuspegi feminista batetik, seguru eta epaitua izan barik sentitzen zaren espazio batean, bizitzaren hainbat alorrei buruz hausnartu eta zure ideiak konpartitu?

 Nahi al dituzu hainbat liburu, pelikula, telesail, podcast, aldizkari eta artikulu ezagutu, informatzen eta hazten jarraitzeko?

 Bazkalosteko Kafe Feministara hurbiltzea proposatzen dizugu. Noizean behin bertan elkartuko gara eta egun bakoitzean gai desberdina aukeratuko dugu sistemak orokorrean zelan eragiten, mugitzen eta zeharkatzen gaituen hitz egiteko, bibliografia eta esperientzia propioak konpartituz.

 Solasaldia mistoa izango da eta ez dugu inolako eraso matxista, sexista, arrazista, kapazitista, ezta LGTBIfobikorik ere onartuko.

 Sastrakako Puntu Morea6316:48