Latinoamerikaren zain urratuak
4 months ago
Zirika! Herri Gunea. Bilbo
Erronda Kalea, 12. Bilbo
liburu aurkezpena

Eduardo Galeanoren liburu hau Latinoamerikako historia eta kolonialismoa ulertzeko ezinbesteko liburua da. Liburua zentsuratua izan zen Argentina, Txile eta Uruguaiko diktadura militarrek iraun bitartean. Ingelesko bertsioak hedapena handia izan zuzen 2009an Hugo Chavesek Barack Obamari oparitu zionean, 2021ean liburuaren 50, urterrenean, edizio bereziak egiten ari dira munduan zehar.


Iñaki Alegria Loinaz, liburua itzuli duenak, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria izan da. UEUko kidea da eta 2014tik 2018ra zuzendaria izan zen. Xuxen zuzentzaile ortografikoaren eta euskarako itzultzaile automatikoen (Matxin, Opentrad, Elia.eus...) sortzaileetako bat. Kizkuntz teknologian eta IKTetan aditua da, eta gai horien inguruan hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu. Zenbait liburu eta artikulu tekniko itzuli ditu.