E R R A U T S A K   M U G I T U ,   R O M O   B E R P I Z T U !
E R R A U T S A K M U G I T U , R O M O B E R P I Z T U !
7 days ago

Aupa lagun:   Jada bost urte igaro dira 2017ko apirilean, nahiko modu susmagarrian, errekaganeko pabilioiak erre zirenetik; pabiloiotan Itzubaltzeta II gaztetxea zegoen, beste eraikin batzuekin batera. Tokiari dagokionez, jakina da romoko zenbait lagunok aurrera pauso bat ematea erabaki genuela atzo (irailak 19, astelehena), errekaganera hurbildu ginen-eta, ingurua garbitze aldera, baita bertan dauden zenbait zuhaitz inauste aldera ere; izan ere, zuhaitzotariko zenbait adarrek galtzada ere inbaditzen dute. Lanean ari ginela, udaltzainak agertu ziren, eta han geundenak identifikatu. 10 lagun. Gaur berriro ekin diogu garbiketa lanari, eta polizia berriz etorri da: hiru munipa patruila eta bi zipaio patruila. Erasokor agindu digute ingurutik joateko, baita zenbait mehatxu egin ere. Gutako hiru identifikatu gaituzte berriro ere, eta Cespa enpresari deitu diote, eserleku batzuk egiteko ta ingurura sartzea erreztuko duten eskailerak egiteko eraman ditugun egurrezko taula batzuk bertatik ateratzeko. Honen guztiaren lekuko izan dira romoko hainbat herritar: guztiz harriturik daude gertatutakoarekin, eta euren babesa helarazi digute, bai atzo bai gaur. Herri ekimen honetako kideok argi utzi nahi dugu ez dugula onartuko indar errepresiboek gure auzoko egunerokotasuna markatzea, eta prest gaudela lanean jarraitzeko herritik eta herriarentzat eraikitzen diren espazioak lortze aldera. Horrela, adierazi nahi dugu gaztetxe zaharraren orubeak erromoko lagunentzako topaleku izaten jarraitu behar duela. Horretarako *Irailak 28, asteazkena, gaueko 20.00retan, elizako aterpean burutuko dugun asanblada irekira* gonbidatzen zaituztegu. Tokia ez delako toki maitasunik ez badago. E R R A U T S A K M U G I T U , R O M O B E R P I Z T U !

Aupa lagun! Han pasado 5 años desde que en abril de 2017, de una forma un tanto sospechosa un incendio arrasó con los pabellones de errekagane, los cuales en gran parte conformaban el gaztetxe Itzubaltzeta II. Ayer lunes, 19 de septiembre, algunxs vecinxs de romo decidimos dar un paso al frente limpiando la zona y podando ciertos arboles que incluso en algunos casos invadían la calzada. Sin embargo la policía municipal no tardó en personarse e identificar a los allí presentes, unas 10 personas. Hoy martes, la policía ha vuelto a acudir. 3 patrullas de munipas y 2 de la ertzaintza que de forma prepotente y amenazante nos han invitado a salir por las buenas o por las malas. Nos han vuelto a identificar a 3 de nosotrxs y han llamado a Cespa para que retiraran unas tablas con las que estábamos haciendo unos banquitos para estar y unas escaleras que facilitarán el acceso al solar dado el desnivel en el que se encuentra respecto al paseo. Todo esto ante el asombro de algunxs vecinxs que durante ambos dias nos han ido trasladando su apoyo. Desde esta iniciativa popular queremos dejar claro que no permitiremos que las fuerzas represivas marquen el día a día de nuestro barrio y que estamos dispuestos a seguir trabajando para lograr espacios que se construyan y se gestionen desde el pueblo y para el pueblo. Por eso creemos que el solar del antiguo gaztetxe, debe seguir siendo un lugar de encuentro para los vecinos y las vecinas de romo. Para ello queremos convocar una *asamblea abierta para el día 28 de setiembre, miércoles, a las 20.00 en el pórtico de la iglesia de romo.* Porque un lugar es un sitio con cariño. E R R A U T S A K M U G I T U , R O M O B E R P I Z T U !