
🤟Kaixo!🤘
🤔Galdetu diozu inoiz zure buruari zer erosten dugun eta zelan elikatzen garen?
🛍️"Sastraka komunitariorantz" dinamikaren baitan, erosketa kolektiboen inguruan hausnartzen eta beste kontsumo ohitura batzuk abiatu nahi ditugu, parte hartzaileen artean produktuak erosi eta errazago lortu ahal izateko; elikagai osasuntsuago, etikoago edota merkeagoak bilatzeko asmoz.
🗣️Zatoz abenduaren 6an egingo dugun mahai ingurura eta entzun ditzagun Euskal Herriko beste txoko batzuetan martxan dauden zenbait esperientzia.
Posible litzateke halako zerbait Portugaleten?