Mantentze-lanetan gaude!!
Mantentze-lanetan gaude!!
9 days ago (Each Thursday)
Txirbilenea
Txabarri 6. Sestao

Adi, lanak!

Txirbileneak 10 urte betetzear dagoela, eraikinak mantentze-lan handiak behar ditu espazioa berriro publikora ireki ahal izateko. Urteotan zehar antolatu diren jardueren ondorioz, eta baita azken aldian espazioak jasan dituen gora-beherengatik ere, argiztapena, soinua eta ur hornidura oso egoera kaxkarrean gelditu dira.

Horregatik, auzolanetan ari gara kaltetuta dagoen guztia konpontzeko. Ostegunero, 10:00etatik aurrera, Txirbilenean gaude mantentze-lanetan, eta gonbitea luzatzen dizuegu bertaratu eta zuen laguntza emateko. Elektrikariak, iturginak, soldatzaileak behar ditugu. Esku guztiak ongi etorriak izango dira. Lan handia dugu egiteke Txirbilenean berriro jardunaldi eta ekitaldiak ospatzea posible izateko.

Zuk ere inoiz espazioaz gozatu baduzu, eta etorkizunean ere gozatzen jarraitu nahi baduzu, anima zaitez laguntza ematera! Zure kabuz edo lagunekin etorri! Mezu hau zabaldu! Eta auzolanetara etorri nahi baduzu baina ostegunetan ezin baduzu etorri, beste egun batean ere antolatu gaitezke. Idatz iezaguzu kulturgune@gmail.com email helbidera.

Denon artean Txirbilenea ahalik eta lasterren berrirekitzea lortuko dugu!

*TXIRBILENEA ESPAZIOA ESKATU (NAHI) DUTEN TALDE ETA KOLEKTIBOEN LAGUNTZA ERE ESKERTUKO GENUKE.