STOP JAZARPEN POLIZIALA. UTZI ARRAKALA BAKEAN.
3 days ago
Buenos Aires Kaleko Epaitegietan
Bilbo
Kontzentrazioa

Duela urtebete Arrakala Auzokideon Etxea desalojatu zuten, Etxebarrieta Anaien plazan birjabetutako espazioa. Hamaika urtez hutsik egon ostean AZET Etxebizizta sindikatuko egoitza eta etxegabetutako kideen larrialdiko etxebizitza bihurtu zena.

Bere garaian salatu genuen bezala, desalojoa Bilboko Udalaren agindu politiko baten ondorio zuzena izan zen, irregulartasunez betetako prozesu baten ondoren burutu zena.

Jazarpena, berriz, ez zen desalojoarekin batera amaitu. Mozal Legearen aplikazio arbitrarioaren ondorioz, milaka eurotako isunak ordaindu behar izan ditugu. Isunetako bat gainera, sindikatuarekin kolaboratzen duen abokatu bati jarri zioten. Bere lana egiteagatik zigortu zuten eta isuna jarri zioten poliziaren jarduera oztopatzeagatik.

Usurpazioagatik martxan jarri zen prozesu judiziala, gainera, ez da amaitu. Lehenengo deklarazioen ondoren, maiatzaren 18an beste 4 pertsona deitu dituzte deklaratzera. Hortaz, datorren asteazkenean, maiatzak 18, epaitegien aurrean deituko dugun elkarteratzera dei egin nahi dizuegu.

EGUNA: Maiatzak 18, asteazkena.
LEKUA: Buenos Aires kaleko epaitegietan.
ORDUA: 10.45etan