ZULOTIK ARGITARA
ZULOTIK ARGITARA
in 14 days (The third Friday of each month)
Xake Espazioa
Bilbiko Plazan, Bilbo


Xake Epazioak ZULOTIK ARGITARA proiektua aurkezten du.

Zer da ZULOTIK ARGITARA?

Literaturaren ikuspegi zabalena ardatz hartuta, euskaratik eta euskaraz idatzi, esan, errezitatu, abestu, sortutako ekimenak aurkezteko espazio iraunkorra da.

Zergatik?

Zalantza barik, gure herrian komunikabideek berotutako argi izpien itzaletan dauden sortzaile bikain asko dago, beraz, fokutik kanpo amesten duten horien ahotsa entzun nahi dugu, tokia eskaini eta bidea elkarrekin egin, beraz, zu zeu izan zaitezke ZULOTIK ARGITARA egitasmoaren hartzailea.

Noiz eta nola?

ZULOTIK ARGITARA emanaldiak hilean behin egingo dita, hileko hirugarren ostiraletan, iluntzeko 20:00etan . Interesik izanez gero, idatzi mezua honako email helbidera: bilbokoplaza@gmail.com eta adierazi aurkeztu nahiko zenukeen horri buruzko oinarrizko informazioa. Xake Espazioak ZULOTIK ARGITARA egitasmoan parte hartzen dutenei eskainiko die: tokia haien sormen lanak aurkezteko, ekimenaren zabalkundea, kroketak eta edaria nazkatu arte.

Sortu euskaratik eta euskaraz, auzotik mundura, ZULOTIK ARGITARA. animatu zaitez!

XAKE ESPAZIOA