“BIZIMINUTO” bideo lehiaketaren VII. edizioa

BIZIMINUTO 2019

“Biziminuto” bideo lehiaketaren VII. edizioa abian dago. Jada zabalik dago bertan parte hartzeko epea, orain hasita eta urtarrilaren 11era arte.

Bideoek gehienez minutu bateko iraupena izango dute eta gaia, bizikleta.

Hona bidali zuen copyleft bideoak: biziminuto@gmail.com

Bideoa mp4, mpeg edo avi formatuan erantsi eta mezuan bertan egilearen izena eta film laburraren izenburua zehaztu.

Film labur bat baino gehiago aurkeztu ditzake pertsona berberak, baina sari bakarra jasotzeko aukera bain o ez du izango.

Aurten hiru sari emango ditugu eta baita gazteentzako aparteko atal bat egongo da.

– Lehen saria. Aurreko gurpila Shimano dinamorekin (ardatzaren barruan),  eta aurreko argia bere instalazioarekin. .Emalea: Ciclos La Ferro.

– Bigarren saria. Helduentzako kasko bat (Ryme Bikes) eta umeentzako beste bat (Crazy Safety, 2 eta 9 urte bitartekoentzat). Emalea: Urban Bike.

Hirugarren saria. Umetxoentzako eserlekua, PoliSport-eko  Boodie eredua. Emalea: Bicicletas Bizkaia.

Gazteentzako sari berezia. Oakley Evzer Path betaurrekoak ,aurreko poltsa bat, eta argi jokoa eta txirrina. Emaleak: Ciclos Deusto, Ciclos Sandonis eta Territorio Ciclista, hurrenez hurren.

Lehiaketaren helburuak bi dira nagusiki: bizikletaren erabilera sustatzea, batetik; eta, bestetik, bizikleta erabiltzeak izan ditzakeen zailtasunei aurre egiteko ideiak ematea.

Epaimahaiak 30 lan aukeratuko ditu eta lan horiek Hika Ateneoan (Ibeni moila,1 – Bilbo) ikusi ahal izango ditugu urtarrilaren 25an, ostirala, 20:00etan. Bertaratutako ikusleek aukeratuko dituzte lau irabazleak, han bertan bozka emanez.

Ostean, Biziz Biziren  2019 urteko ekintzei hasiera emateko jaitxoa hasiko da. Jaia “Pasajeros sin billete” taldeak alaituko du. Atsedenaldian Biziminutoren sariak banatuko ditugu.


BIZIMINUTO 2019

Abierta la convocatoria para participar en el VII concurso de video “Biziminuto”, desde ahora y hasta el 11 de Enero. Podéis mandar vuestros videos copyleft de máximo un minuto de duración y con la bicicleta como temática a: biziminuto@gmail.com

Hay que adjuntar el video en formato mp4, mpeg o avi y en el cuerpo del mensaje indicar nombre de autor@ o autor@s y título del corto.

Se puede presentar más de un corto pero sólo se opta a un premio. Este año hay tres premios y además una categoría juvenil:

– Primer premio. Rueda delantera con dinamo Shimano dentro del buje, foco delantero y su instalación. Aporta Ciclos La Ferro.

– Segundo premio. Un casco de adulto Ryme Bikes y un casco infantil Crazy Safety (de 2 a 9 años). Aporta Urban Bike.

– Tercer premio. Un portabebes modelo Boddie de PoliSport. Aporta Bicicletas Bizkaia.

– Premio especial categoría juvenil. Unas gafas Oakley Evzer Path, una bolsa delantera y un juego de luces y timbre. Aportan Ciclos Deusto, Ciclos Sandonis y Territorio Ciclista, respectivamente.

El objetivo es promover y fomentar el uso de la bicicleta, así como el aporte de soluciones a dificultades en el uso de la misma.

El jurado hará una preselección de 30 trabajos, que serán exhibidos el viernes 25 de Enero en el Hika Ateneo (Muelle de Ibeni 1, Bilbao) a las 20h. De entre ellos saldrán los cuatro ganadores mediante votación popular del público asistente. Posteriormente dará comienzo una fiesta de inicio de actividades de Biziz bizi en este 2019 con ánimo para seguir un año más. Será amenizada por el grupo “PASAJEROS SIN BILLETE” y en el descanso se entregarán los premios del Biziminuto.