“EMAKUME ASKEAK (1936-1939)”. Erakusketa

Cuando:
18 septiembre, 2018 a las 16:00 – 20:30
2018-09-18T16:00:00+02:00
2018-09-18T20:30:00+02:00
Donde:
Marienea. Basauriko Emakumeen Etxea
Kareaga Goikoa Kalea
54.
CNT

Irailaren 3tik 27ra “Emakume Askeak (1936-39), mundu berri baten aintzidariak” erakusketa irailaren hasieran ikusgai izango da Bilbao Historikon (Bilbo), eta 17tik aurrera Marienean (Basauri). Erakusketa honek Emakume Askeak elkartearen galdutako historia berreskuratu nahi du. Emakumeez osaturiko erakunde hau mugimendu libertariotik jaio zen eta bere helburu nagusia emakumea bere esklabotasun hirukoitzatik askatzea izan zen: ezjakintasunaren esklabotasuna eta emakume eta ama izatearen ondorioz eragindako esklabotasuna. Beraien plantemendu eta ekintzak oso aurreratuak izan ziren garai horretan, oraindik ere feminismoaren erreferente izaten jarraitzen dute. Emakume Askeak Bilbo, CNT Sindikatua eta ikasketa libertarioen Anselmo Lorenzo Fundazioa erakusketa honen
antolatzaileak dira.

  • Bilbao Historiko (San Francisco kalea, 32, Bilbo): Irailaren 3tik 14ra.
    Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9.00 – 14.00 artean eta 16.00 – 18.30 artean. Ostiraletan: 9.00 – 14.30 artean.
  • Marienea (Kareaga Goikoa kalea, 54, Basauri): Irailaren 17tik 27ra.
    Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9.30 – 14.30 artean eta 16.00 – 20.30 artean. Ostiraletan, 9.30 – 14.30 artean.

“Emakume Askeak (1936-39), mundu berri baten aintzidariak” erakusketak  Emakume Askeak (Mujeres Libres) elkartearen galdutako historia berreskuratu nahi du. 1936. urtean Mugimendu Libertarioaren barnean jaiotakoa elkartea, emakumeez soilik osatuta eta autonomoa zen. Honen helburua langile-klaseko emakumeak batzea zen, bere burujabetzaren alde borrokatzeko asmoz.

Etxean eta etxetik kanpo emakumeak jasotzen zuen esplotazioarekin bukatzeko, Emakume Askeak mota askotako proposamenak eta ekintzak burutu zituzten. Emakumeen kultur maila handitzeko eta kontzientziazioa sustatzeko helburuekin
hezkuntza eta lan arloko prestakuntzan oinarritutako hainbat programa garatu zituzten. Programa hauen bidez emakumeen burujabetasuna eta beraien bikotekideekiko independentzia ekonomikoa bilatzen zuten, emakumeak persona libre moduan garatu ahal izateko.

Emakume Askea erakundea maitasun askeari buruz aritu zen, ezkontzaren esklabotasunari kontrajarriz. Feministen aldarrikapen eta ekintzen artean, beste gai
asko bezala, Emakume Askeak amatasunaren kontrolerako kontrazepzio teknikei buruz hitz egiten aintzindariak izan ziren beste erakunde eta persona batzuekin batera. Emakume langileen esklabotasun hirukoitzatik askatzea zen helburua: ezjakintasunaren esklabotasuna eta emakume eta ama izatearen ondorioz eragindako esklabotasuna.

Emakumeen esplotazioaren aurka borrokatzeaz gain, elkarte honek Mugimendu
Libertarioko kideekin batera ere borrokatu zuen, emakumeak esplotatzen zituen
sistema ekonomiko eta sozialarekin bukatzeko eta Komunismo Libertarioan
oinarritutako gizarte bat eratzeko asmoarekin.

Emakume Askeak elkarteak 147 tokiko elkarte eta 28.000 afiliatu izatera heldu zen.
Gainera, emakumeei zuzendutako Mujeres Libres aldizkaria argitaratu zuten, zeinean soilik emakumeak idazteko aukera izan zuten. Aldizkariko idazleen artean Emma Goldman, Lucia Sanchez Saornil, Maria Luisa Cobos, Lola Iturbe edo Trinidad Urien bezalako emakumeak aurki ditzazkegu.

Beraien idei eta ekintza aurrerakoiak direla eta Emakume Askeak erreferente izaten
jarraitzen dute. Gure ardura ondare hau mantentzea da, emakumeen burujabetasuna
eta askatasunaren aldeko borrokan erabilgarria izan dadin.

Elkarte honen sorreratik zortzi hamarkada ostean, erakusketa ibiltari honen bidez,
Anselmo Lorenzo Fundazioak emakume hauen lana berreskuratu nahi izan du, historian merezi duten lekua eskeiniz. Erakusketa elkartearen sorkuntza eta garapena, aldarrikapen eta ekintza nagusiak, berdintasuna, hezkuntza, lana eta sexualitatearen inguruko planteamenduak eta faxismoaren kontrako guda irabazteko parte-hartze aktiboari buruzko informazioa biltzen duten 16 panel, soinu eta ikus-entzunezko material ezberdinez osatuta dago.

Del 3 al 27 de septiembre de 2018 la exposición “Mujeres Libres (1936-39), precursoras de un mundo nuevo” se podrá visitar primero en Bilbao Histórico (Bilbao), y a partir del 17 de septiembre en Marienea (Basauri). La exposición pretende recuperar la historia olvidada de la organización Mujeres Libres, una agrupación autónoma de mujeres nacida en el seno del movimiento libertario durante el año 1936, cuyo propósito era superar lo que denominaban triple esclavitud de la mujer obrera: la de su ignorancia, la derivada por su condición de mujer y madre. Sus planteamientos y acciones fueron muy avanzados para la época y siguen siendo un referente para el feminismo en la actualidad. Organizan Emakume Askeak Bilbo, CNT Sindikatua y Fundación de estudios libertarios Anselmo Lorenzo.

  • Bilbao Histórico (c/ San Francisco 32): Del 3 al 14 de septiembre. Horario: lunes a viernes de 9.00 a 14.00 y de 16.00 a 18.30 h. Viernes: de 9.00 a 14.30.

  • Marienea (c/ Kareaga Goikoa 54): Del 17 al 27 de septiembre. Horario. Lunes a jueves: 9.30 a 14.30 y de 16.00 a 20.30. Viernes: 9.30 a 14.30.

La exposición Mujeres Libres (1936-39), precursoras de un mundo nuevo, trata de recuperar la historia olvidada de la organización Mujeres Libres, una agrupación autónoma de mujeres surgida en el seno del movimiento libertario durante el año 1936, cuyo propósito era unir a las mujeres de clase obrera para luchar por su emancipación.

Mujeres Libres realizaron todo tipo de propuestas y acciones para acabar con la explotación de las mujeres que se daba tanto dentro como fuera del hogar. Desarrollaron un vasto programa dedicado a concienciar y elevar la cultura de las mujeres a través de la educación y la formación laboral. De esta manera se pretendía empoderar a las mujeres y darles independencia económica respecto a sus compañeros para que pudieran desarrollarse como personas libres.

Mujeres Libres hablaban del amor libre, en contraposición a la esclavitud del matrimonio. Ellas fueron de las primeras en educar a las mujeres en técnicas contraceptivas para el control de la maternidad, siendo unas de las pioneras en este y otros ámbitos dentro de las reivindicaciones y acciones feministas. Con todo ello pretendían superar lo que denominaban triple esclavitud de la mujer obrera: la de su ignorancia, la derivada por su condición de mujer y madre.

Además de la lucha contra la explotación de las mujeres, está organización también lucho junto con los compañeros del movimiento libertario para acabar con sistema económico y social que las explotaba con el fin de establecer una sociedad basada en el Comunismo Libertario.

Mujeres Libres llego a tener 147 agrupaciones locales y en torno a 28000 afiliadas, además de una revista propia escrita por y para mujeres, donde escribieron mujeres como Emma Goldman, Lucia Sánchez Saornil, María Luisa Cobos, Lola Iturbe o Trinidad Urien.

A día de hoy, lo avanzado de sus planteamientos y acciones sigue siendo un referente en el que vernos reflejadas, siendo nuestro deber mantener ese legado para que sirva como base de la lucha de las mujeres por la consecución de la emancipación.

Transcurridas ocho décadas desde la creación de esta organización, la Fundación Anselmo Lorenzo, a través de esta exposición itinerante, trata de rescatar a estas mujeres del olvido dándoles el reconocimiento que merecen. La muestra está compuesta por 16 paneles, además de materiales sonoros y audiovisuales, con información sobre la gestación y desarrollo de la organización, sus reivindicaciones y ámbitos de actuación, sus planteamientos sobre igualdad, educación, trabajo, sexualidad y la participación activa que desarrolló para ganar la guerra contra el fascismo.

Publicado en