ERRESISTENTZIA AKANPADA IBARBENGOAKO PARKINGaren AURKA

Cuando:
5 enero, 2018 – 8 febrero, 2018 todo el día
2018-01-05T00:00:00+01:00
2018-02-09T00:00:00+01:00
Donde:
Txiki eta Otaegi Plaza. Algorta

Asunto: Komunikatua Tosun izan diren azkeneko gertakizunen harira / Comunicado al hilo de los últimas hechos acontecidos en Tosu:

Euskeraz:

Lau hilabete luze pasa dira Tosu lehenengo aldiz bortizki desalojatu zutenetik. Lau hilabete luze hauetan denetarik gauzatu dugu. Herriak Ibarbengoako parkingari aurkakotasuna adierazi zion obrak geldituz eta landa berrokupatuz. Baina udal gobernuak, EAJak eta Imanol Landa alkateak bakarrik diruaren hotsari men egiten diote herritarron nahien kontra. Herritarron nahi hauei errepresioarekin bakarrik erantzuten dakite urtarrilaren 26an ikusi zen bezala, hiru lagun epaitu zituzten Tosuren defentsan jarduteagatik, eta hau hasiera besterik ez da.

Gaur egun obrak aurrera doaz, legearen arabera beharrezkoa den ingurugiro inpaktu txostenik gabe, noski, lur-azpian dauden akuifero galtzea ez baitzaie inporta udaletxean dauden agintariei. Dagoeneko landa osoa berriro hesitu dute bertan bizi zen laguna kanporatuz trikimailu zikinen bitartez eta herritarrei bidea galaraziz. Honetaz aparte, obrak  bertoko auzokideei arazo ugari eragin dizkiete: Zarata, bideen mozketak(baimenik gabe), etxeek eduki dituzten hondamenak eta arrakalak, etab. Lehen komunean kudeatzen ziren lurrak orain, gehiago aberastuko den, Florentino Perezen zerbitzura daude. Horixe baita, herritarron nahia udaletxearen esanetan.

Betidanik salatu dugu Ibarbengoako parkinga ez dela eraikuntza normal bat, Getxoren azken gune berdea urbanizatzeko aitzakia besterik ez da eta hori garbi ikusten da eman dituzten azkeneko pausuekin. Trenbidearen beste aldean dauden baserri batzuen eraispena dagoeneko planifikatut dago. Imanolek bakarrik daki espekulazioaren eta txikizioaren hurrengo pausua zein den, agian beharrezkoa ez den parke industrial berri bat edo hutsik geratuko diren etxebizitza gehiago

Baina ez dugu amorerik emango, borrokan jarraituko dugu alternatiba berriak sortuz, udaletxeak inposatu nahi digun proiektuak salatuz  eta hauek geldiarazten. Argi utziz beraien poltsikoen gainetik herri guzti baten indarra eta nahia dagoela.

Borrokak darrai eta irabaztera goaz!

Tosu Betirako

——————————————————————————————-

Castellano:

Han pasado cuatro largos meses desde la primera vez que desalojaron Tosu violentamente. En estos cuatro meses hemos llevado a cabo todo tipo de acciones.  El pueblo mostró su rechazo al parking de Ibarbengoa parando las obras y reocupando la campa. Pero el equipo de gobierno municipal, el PNV y nuestro alcalde Imanol Landa solo obedecen al tintineo de las monedas en sus bolsillos en contra de los deseos de las vecinas de Getxo. A estos deseos solo saben responder con represión como se puedo ver el 26 de enero, cuando fueron juzgados tres compañeros por una acción en defensa de Tosu, y esto no es más que el principio.

Hoy en día las obras avanzan, sin el correspondiente estudio de impacto medioambiental que es necesario por ley. Porque perder los acuíferos subterráneos no les importa a los mandatarios de nuestro municipio. Ya han vallado de nuevo toda la campa expulsando al compañero que vivía allí mediante juego sucio y impidiendo el paso a cualquier persona. Aparte de esto, las obras han ocasionado múltiples  problemas: Ruido, corte de los accesos(sin permiso), destrozos que han sufrido las casas, etc. Las tierras que antes se organizaban comunalmente ahora están al servicio de Florentino Pérez para aumentar su fortuna personal. Ese es el deseo de las habitantes de Getxo en palabras del ayuntamiento.

Siempre hemos denunciado que el parking de Ibarbengoa no es una construcción ordinaria, es la escusa para urbanizar el último punto verde de Getxo y esto se ve claramente con los últimos movimientos que han dado. Ya están planificados los derribos de algunos baserris que hay al otro lado de las vías del Metro. Solo Imanol sabe cual será el próximo paso de la especulación y la devastación, puede que un nuevo y innecesario parque industrial o más casas que se quedaran vacías.

Pero no nos rendiremos, seguiremos en la lucha creando nuevas alternativas, denunciando los proyectos que nos quiere imponer el ayuntamiento y parandolos.

Dejando claro que por encima de su bolsillo están la fuerza y los deseos de todo un pueblo.

¡La lucha continua y la vamos a ganar!