GURE PROIEKTUA(K) BABESTU ETA LAGUNDU NAHI? EGIN ZAITEZ ZUMALABELAGUNA!

Cuando:
7 diciembre, 2017 todo el día
2017-12-07T00:00:00+01:00
2017-12-08T00:00:00+01:00

ZUMALABE LAGUNA EKIMENA

Bi hamarkada pasa dira jada, lagun talde batek, herri mugimenduen lana sustatzea eta mugimendu horien kultura indartzea helburu izango zuen fundazioa eratzea erabaki zutenetik. Eta harrezkero, hamaika izan dira garatu izan diren ekimenak. Euskal Herriko talde eta mugimendu ugarik egiten duen lanari behar duen errekonozimendu eta ikusgarritasuna aitortzea izan da urte luze guzti hauetan gure egiteko nagusia.  Eta aurrerantzean ere hala izatea nahiko genuke.

2010. urtean burututako gogoeten ostean eraiki zen proiektu berrituak, herri mugimenduetan lanean ari garen kide ugariren esperientzia eta jakintza izan zituen legatu. Eta azken zazpi urte hauen balantze positiboa egiten dugun honetan, gogotsu jarraitzen dugu aurrera begira.

Finantzen arloan baina badugu zer pentsatu. Ezin esan dezakegu, fundazioaren sorrera bultzatu zuen herentziak urte hauetako jardunean lagundu ez gaituenik. Egun, diru poltsa horri esker (eta neurri txikiago baten, instituzioren batetik proiektu ezberdinetarako jaso izan dugun diru laguntzei esker ere) egiten dugu ekonomikoki aurrera. Baina, tamalez, diru iturri horiek ez dira agorrezinak eta horrek, finantzaketaren inguruan bide berriak irekitzera eramaten gaitu. Hortara dator beraz, ZUMALABELAGUNA EKIMENA.

Gure lan-dinamika aurrera eramateko zure laguntza ekonomikoa (zein bestelakoa) ezinbestekoa dugu. Eman bultzadatxoa kalabazari!

Zure edo zure kolektiboaren ekarpena bideratzeko beraz, formularioa bete eta segituan jarriko gara zu(r)ekin kontaktuan. Ekarpena iraunkorra edo unekoa egiteko aukera daukazue.

Milesker aldez aurretik!

Egin zure/zuen ekarpena hemen
Publicado en