“SITIO DISTINTO” dokumentalaren proiekzioa

Cuando:
15 marzo, 2018 a las 19:00 – 21:00
2018-03-15T19:00:00+01:00
2018-03-15T21:00:00+01:00
Donde:
Zirika! Herri Gunea. Bilbo
Erronda Kalea
12.

Davide Cabaleirok zuzendu eta Zirriborrok eta Pixel Filmsek ekoiztutako film luze dokumentala.

Imagina ezazu, zure etxetik zazpiehun baino kilometro gehiagora dagoen lurralde batera heltzen zarela. Imagina ezazu, halako batean, herritik paseatzen zabiltzala, zure etxean zaudelako susmoa daukazula, antzean utzi zenuen hizkuntza mintzatzen entzuten duzula, eta ikusten duzu hizkuntza horrek hemen, heldu zaren herri berri honetan, haien kulturaren parte ere badela.

Imaginatzeari utzi eta Sitio Distinton barnera zaitez. Badira zazpi urte Davide Cabaleirok A Coruña utzi eta Gipuzkoara bizitzera joan zela bere ikasketak handitzeko asmoz. Berehala konturatu zen, ezagutzen ez bazuen ere, galegoen inmigrazioa Euskal Herrian errealitate bat zela.

Orain bost urte hasi zen lanean gaur den SItio Distinton, Galiziatik etorritako migrazio olatu ezberdinak erakusten dituen dokumentala. Duela 150 urte hasi zen bidaia hau eta burdin-meatzeak ziren helburu, gero arrantza etorriko zen, ondore industria… euskal nortasunean bizi diren gaur eguneko gazte galegoetara heldu arte. Denborarekin, bidaia honek, kultura eta hinkuntza minorizatuak dituzten bi herri hauek batu ditu.

Dokumental hau, XIX. mendeko azken urteetatik gaur egun arte egindako bidaia bat. Bertan ulertuko dugu zergatik heldu ziren galegoak Euskal Herrira; eta, batez ere, zergatik geratu ziren. Hala nola, erabaki horrek sortu duen herri bien topaketa eta elkarrekin maila musikalean, literarioan, sozialean eta kulturalean sortu duten guztia.

Nola etorkin horiek toki ezberdin batera heldu ziren eta nola sortu zituzten auzoak toki ezberdinak bihurtu ziren bertakoentzat. Euskal kultura eta euskararekin topatzea lortzen duen beste hizkuntza, kultura eta beste ohitura batzuk.

TRAILERRA: https://www.youtube.com/watch?v=rHCNeJLu61Q

Info gehiago: http://www.sitiodistintodocumental.com/

Publicado en